best html web builder

SUP & SURF ESKOLA

Giro atsegina eta irakaskuntza pertsonalizatua.

Barrika Surf &Sup Eskolak hamar urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 ikasle baino gehiago izan ditu urte horietan guztietan; indarrean dauden segurtasun-arau guztiak betetzen ditu, eta jarduera burutzeko beharrezko lizentzia guztiak ditu.


Surf, Sup-race eta Sup-olatu eskolak, talde txikitan edo eskola partikularrekin, ahalik eta gehien goza eta ikas dezazun.

EHSF tituludunak eta uretako sorosleak dira gure irakasleak.


Hastapen mailan, perfekzionamendu mailan eta goi mailan espezializatuta gaude.


Merkatuko material onenak eta urtetako esperientziarekin kontrastatutako lan-metodoa erabiltzen ditugu.


Ikastaro guztietan sartzen da beharrezko materiala: neoprenoa, leasha, mailaren araberako ohola, erantzukizun zibileko eta istripuetarako asegurua.

Euskaraz, ingelesez eta gazteleraz ematen ditugu eskolak.


Jar zaitez gurekin harremanetan ditugun ordutegiei buruzko informazioa eskatzeko.


Prezioak

Zalantzaren bat baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

TALDE TXIKIAK

(Monitore bakoitzeko bospasei ikasle)
35€-tik hasita.
BEZa barne
  • 14 ordu / 7 egun: 212 €
  • 10 ordu / 5 egun: 182 €
  • 6 ordu / 3 egun: 90 €
  • 4 ordu / 2 egun: 60 €
  • 2 ordu / egun bat: 35 €

ESKOLA PARTIKULARRAK

(1-3 ikasle)
60€tik hasita.
BEZa barne
  • Pertsona bat / 2 ordu: 60 €
  • Bi pertsona / 2 ordu: 100 €
  • Hiru pertsona / 2 ordu: 150 €

PERFEKZIONAMENDUA ETA WINTER TRAININGA


Neguan ere surfaz edo sup-race, sup-olatuaz gozatzen jarraitu nahi baduzu, lehiatzeko zein hobetzen jarraitzeko, galde iezaguzu, eta neguko gure eskaintzaren berri emango dizugu.
Kontsulta iezaguzu.