simple mobile web design

KANPAMENTUAK ETA TXIKIKANPAMENTUAK

Surfa eta dibertsioa esku onetan.

10 eta 17 urte bitarteko haurrentzat, maila guztietan.


Surfean modu osasungarrian, dibertigarrian eta seguruan hasteko edo perfekzionatzeko, adin horiei zuzendutako bederatzi aste eskaintzen ditugu.

Mantenu osoko zazpi gau, askaria barne, monitoreak 24 orduz, eguneko 4 orduko surf-saioak, half pipe skatea, longboard skatea, carve boarda, yoga, slackligthninga, Stand up paddlea, surfari buruzko filmak, surfeko materialei buruzko hitzaldiak, pinpona, futbola, snorkela eta boleibola.


Elikadura funtsezko faktorea da; haurren batek dieta jakinen bat baldin badu, jakinaraz iezaguzu eta bere beharretara egokituko gara. Halaber, tratamendu medikuren bat baldin badu, esan iezaguzu jarduerarekin bateragarria den jakin dezagun; ezinbestekoa da ondo igeri egitea.  

Kanpamentua mistoak dira, emakumezko monitoreak ditugu neskentzako.

Zuen seme-alabak edo lagunak surfean has daitezen edo haien trebetasunak perfekziona ditzaten nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta informazio gehiago emango dizugu.


ENGLISH CAMP: uztailean, English Camp kanpamentuak eskaintzen ditugu; astelehenetik ostiralera, bi orduko ingeles-eskolak, eta bertako irakasle batekin elkarrizketak ingelesez.

2018ko Aste Santua

 Martxoak 24-Martxoak 31 Aste Santua C1


2018ko Ekaina-Uztaila

Ekainak 23-Ekainak 30 Txikikanpamentuak C2

Ekainak 30-Uztailak 7 Txikikanpamentuak C3

Uztailak 7-Uztailak14 Txikikanpamentuak C4 


Prezioak

Egin ezazu orain zure erreserba online. Zalantzaren bat baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

ASTEBETE

10 eta 17 urte bitarteko haurrentzat, maila guztietan.
785€.
BEZa barne
  • Astebete (zazpi gau)  
  • Mantenu osoa (eta askaria)
  • Eguneko 4 orduko surf-saioak
  • Monitoreak 24 orduz, familiako giroa

2 ASTE EDO GEHIAGO  

10 eta 17 urte bitarteko haurrentzat, maila guztietan.
730€ astea.
BEZa barne
  • Astebete (zazpi gau)  
  • Mantenu osoa (eta askaria)
  • Eguneko 4 orduko surf-saioak
  • Monitoreak 24 orduz, familiako giroa